2. fasea. Parte-hartzearen diseinua

Getxoko kolektiboak bildu dira Fadura kirol parke berria diseinatzeko

thinking Fadura  ekimenean Getxoko hiritarren lankidetza bilatzen jarraitzen dugu, udalerriko egungo premiekin bat egiten duen parke bat diseinatzeko, irizpidea ekartzen duten ezinbestekoak diren begirada zehatzak barne, Fadura kirol parke berria gizarte zuzenagoa eta parekatuagoa eraikitzearen alde egiten duen parke barneratzailea izan dadin.

Hori hala izanda, ostegunean, ekainak 22, 25 lagunek, euren burua edo elkarte desberdinak ordezkatuz, giltzarri berriak ekarri nahi izan zituzten thinking Fadura  ekimenera, parke berrian premia eta aukera berriak detektatzeko, eta baita honako hauek ere: kirol instalazioak eta erabilera berrien proposamena gune publikorako irisgarritasunaren, dibertsitate funtzionalaren, berdintasunaren, kultur aniztasunaren, adinekoen edo ekintzailetza eta enpleguaren ikuspegitik.

Irisgarritasuna gai nagusitzat hartuz, azpimarratu da diseinu barneratzaile unibertsala normalizatzeko premia. Era berean, adierazi da, oso garrantzitsua dela parkean seinale egokiak ipintzea eta teknologia atzeman da instalazioak premia bereziak dituzten pertsonei eskuragarriago jartzeko aukera moduan. Ildo honetan, Fadura parkerako erabilera berrienetariko batek enpresen haztegi bat sortzearekin zerikusia dauka, irisgarritasunaren eta kirol sustapenaren eremuko produktu berriei zuzenduta.

Dibertsitate funtzionalari dagokionez, azpimarratu da segurtasuna zaintzea ibilbidea ibaitik igarotzen den guneetan, jolasak eta kirol makinak parkean eskuragarri jartzea pertsona ororentzat, eta baita informazio eskuragarria ere, Faduran garatutako jarduera guztietan; ikusi da sarreretan, beharrezkoa izanez gero, laguntza eskaini dezaketen pertsonak ipintzeko beharra, eta baita laguntzarako interfonoak jartzea ere.

Kultur artekotasunaren ikuspegitik, parkea elkarbizitzarako eta elkarrekintza positiborako gunetzat jotzen da, jatorri, genero, adin eta bertan bizi direnen kultur desberdinen artean. Hainbat ideia sortu da, ibairako sarbideak errazteri buruz, iturri berriak instalatzeari buruz edo baita bizikletaz barruti osotik zehar ibiltzeko gunea gaitzea ere. Erabilera anitzeko guneetako instalazioak, aldagelak, harmailak, etab. hobetzeko premia dago, eta baita euria egiten duen egunetarako estalkiak gaitzeko ere. Erabilera berrien proposamenak zerikusia dauka kulturen arteko jarduerak sustatzearekin eta askaldegi publikoak gaitzearekin, non pertsonen arteko elkarrekintza positiboa modu eraginkorrean gauzatzen den.

Genero begirada argiztapen zuzena, sarbide seguruak, gune irekiak eta zerbitzu eskuragarriak dituen parke batera zuzentzen da. Era berean, emakume askok gain hartzen duten laguntza eta zaintza rola kontuan hartuta, aldagelak moldatzeko premia sortu da, adinez txikikoak zaintzeko erosoago erabili ahal izateko, eta baita ordutegiak emakumeen premietara doitzeko ere. Azkenik, kirola familian praktikatu ahal izateko adiskidetzea bideratzen duten kirol erabilera berriak sustatzea azpimarratu da.

Adinekoen ustez, parkerako sarbideak zaindu eta oinezkoen bideak Fadurarekin konektatu behar dira. Instalazioek kontuan hartu behar dute petanka edo golfa praktikatzeko gune berri bat, haur jolasetako itxaron zonaldea hobetzea hiri altzariekin edo frontoiak berritzea zesta puntako txapelketetako zirkuituan sartu ahal izateko.

 

Enplegua eta ekintzailetzaren ikuspegiaren arabera, nabarmendu da parkean gune irekiak ipintzeko beharra, yoga edo taichi bezalako jarduerak praktikatzeko, coworking zonaldeak gaitzeko edo eskola baso bat eta hegaztien behatoki bat sustatzeko. Instalazioei dagokienez, aipatu da frontoien behe solairua irekitzeko aukera, baita gauez ere, edo goi mailako etekineko zentroa eta Fadura arteko konexioa hobetzeko aukera. Azkenik, enpleguarekin eta ekintzailetzarekin lotutako erabilera berri gisa, Musika Eskola bat sortzea proposatu da. ,

Zure lankidetza behar dugu! Ekainaren 28an, 12:00etan, yinkana bat antolatuko dugu 24 urtetik beherakoentzat.

Izena eman eta parte hartu duen 20 lagunetako bat izateagatik bakarrik 50 euroko bale bat eramango duzu kirol arropa erosteko! Izena eman!

 

Azkenik, gogoarazten dizugu parte-hartze prozesu honetarako gaitutako plataforma digitalean  parte hartu dezakezula.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.