3. fasea. Proiektuen sustapena

100 pertsona inguruk parte hartu dute Fadurako eraldaketa prozesua ezagutarazteko bisita gidatuetan

Harrera ona dela eta, Getxo Kirolak-ek uda ostean beste bisita irekibat antolatuko du Getxoko herritar guztientzat

100 pertsona inguruk parte hartu dute Getxo Kirolak-ek hilabete honetan antolatu dituen bi bisita gidatuetan, Fadurako kiroldegiaren kanpoaldea eraldatzeko prozesua ezagutzera emateko. Ekainaren 4an eta 11n egin ziren bisitetan, Getxo Kirolak-eko abonatuek TikiToki Zentroa gizarte-zentro berria, padel eta tenisez estalitako pabilioiaren proiektua, atletismo- eta errugbi-guneko harmailen eraikin berriaren proiektua (udaren ondoren hasiko da eraikitzen) eta, azkenik, frontoien eraikinaren egitura egonkortzeko eta indartzeko obraren aurrerapenak ezagutu ahal izan zituzten; horri esker, eraikinaren barrualdea osorik eraberritu ahal izango da.

Lehenengo bisitan, Getxoko alkate Amaia Aguirrek abonatuen erantzun onanabarmendu zuen, eskaera kopurua zela eta, bigarren topaketa bat antolatubehar izan baitzen. “Erantzun handi hori da, dakizuenez, Thinking Faduraizeneko prozesuak pizten duen interes handiaren erakusgarri. Getxo Kirolak2017tik ari da prozesu horretan lanean“. Ildo horretan, Aguirrek gogorarazizuen, hasieratik, “prozesu honek apustu garbia egin zuela herritarren parte-hartzearen alde eta ezagutzatik eta esperientzia kolektibotik abiatuta eraikitzenduen egiteko modu baten alde. Lan honen lehen emaitzak, TikiToki Zentroabesteak beste, adibide gisa erabiltzen ditugu guztion artean gauzak hobetoegiten ditugula azpimarratzeko. Instalazioak erabiltzen dituztenen konpromisoeta lankidetzarekin, ziur nago urte gutxi barru gozatu ahal izango dugunFadurak 25.000 abonatu baino gehiagoren itxaropenei eta beharrei erantzungodiela.

Fadura berritzeko eta kirol-parke publiko bihurtzeko prozesuan 2.000 pertsonakbaino gehiagok hartu dute parte, bai Getxo Kirolakeko abonatuek, bai klubeneta kirol-elkarteen elkarte-ehunari lotutakoek.

Udaren ostean, Getxo Kirolak-ek beste bisita bat antolatuko du abian daudenproiektuak bertatik bertara ezagutu nahi dituzten getxotar guztientzat.

2 thoughts on “100 pertsona inguruk parte hartu dute Fadurako eraldaketa prozesua ezagutarazteko bisita gidatuetan

  1. Hola, me gustaría poder asista asistir próxima visita guiada. Eskerrik asko!

    1. Kaixo María Carmen! En cuanto tengamos previsiónd e nuevas visitas guiadas, nos pondremos en contacto.
      Disculpas por la tardanza en la contestación.
      Aprovechamos para hacerte saber que puedes seguirnos en el grupo de WhatsApp de Getxo Kirolak. Es un grupo de difusión para recibir información, no es un grupo de discusión. En este canal encontrarás información relevante sobre avisos, actualizaciones y todo lo que afecta a la práctica deportiva en Getxo. Si te interesa, este es el enlace: https://labur.eus/WhatsApp_GetxoKirolak

      Además, si quieres recibir información puntual a través de nuestra newsletter, puedes elegir los temas que más te interesan labur.eus/GKNewsletter
      Te esperamos
      Saludos

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.