thinking Fadura partaidetza prozesuak kirol parke berriaren diseinuan kontuan edukitzeko ikuspuntuen ekarpenak bateratzen jarraitzen du, Getxoko herritarren egungo beharretara egokituko den kirol parkea lortzeko. Getxo Kirolak-eko abonatuekin egindako saio zehatzaren ondoren – zeinen nondik norakoak artikulu honetan besarkatu genituen-, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Zientzien eta Komunikazio Fakultatera gerturatu ginen ikuspuntu gazteago batekin kontaktuan jartzeko. Saio bereziki sorkor bat izan zen; hainbat aukera jaso genituen, esaterako, teknologia berrien erabilera kirolen zerbitzuan jartzea, parke osoaren konektagarritasuna erraztea -wifi erabilera librearekin- edo ikasketa jasankor bat martxan jartzeko ekimena, hiri baratzen edo bestelako proposamenen bitartez.
Honez gain, pasa den astean blog honetan berri oso on bat elkarbanatu genuen, izan ere, thinkingFadura ekimena beste 100 ekimen europear baino gehiagoren artean hautatua izan da parke berriak erabiltzaileen osasunean eta inguruan izango duen eragina neurtzeko. Zalantzarik gabe, aukera paregabea da espazio publiko honek izango duen efektua zorroztasun zientifikoaz neurtzeko.
Partaidetza saioen lehen itzuliaren testuinguruan, ekainera arte luzatuko dena, pasa den astean (Maiatzak 17) kontaktu berriak izan genituen kirol klubak eta udalerriko kirolariak dinamika batean parte hartzera gonbidatuz, parke, kirol instalakuntza eta espazio publiko berrien behar eta aukera berriak identifikatzeko asmoarekin. Honen barne, proposamenak jaso ziren bai kirol eta aisialdiaren sektoreetarako, ingurugiroaren zainketarako, lanaren sorkuntzarako zein, geure osasuna hobetuko duten jarduera berritzaileen sorkuntzarako.
Saio honetan 32 partaideek emandako gako batzuek parkean jolasteko eta elkartze espazio estaliak errazteko beharrarekin dute zer esana, bai eta kirol zirkuituak zabaltzeko aukerarekin edo parkea, honen sarrera librearekin, eta kirol ekintzarako instalakuntzen arteko elkarbizitza zehazteko beharrarekin ere.
Era berean, kirol instalakuntzei dagokienez, zenbait zonalde estaltzeko beharra antzeman zen, eguraldiaren ankertasunei aurre egiteko sistema bezala, edo kanpo igerilekuak -egun estali ahal izateko gailu bat dutenak- barne igerilekuen edukiera zabaltzeko erabiltzea, erabiltzaileen biltze une handienei aurre egiteko. Aukera bezala, kluben arteko instalakuntza erabileraren konbinazio eraginkorragoa edota kirol biltegi zonaldeen erabilera optimizatzea ohartu ziren.
Ekitaldi honetan, espazio publikoaren erabilera berriekin erlazionatutako hainbat aukera ere jaso ziren: ingurugiroarekiko kontzientziazioa lortzeko intereseko gune bezala bultzatzea parkearen espazioa; espazioak diseinatu, esparruaren barrutietan, fisioterapia, osteopatia etab.-eko osasun zentro bat kokatzeko; parke berria energia berriztagarrien ikur bezala garatzea, eguzki panel eta panel fotovoltaikoekin, edo igerilekuko urez probetxu ateratzea, eta ur grisekin batera, ureztatze sistemak sortzea hauekin; bestelako zentro teknologikoekin akordioak bultzatzea, Fadura kirolaren gozamena eta ingurugiroa hobetzearekin lotutako teknologiak frogatzeko zentro pilotu bat bezala erabili ahal izateko.
Getxo Kirolak-etik haien jakintza ekarri diguten kolaboratutako klub eta kirolari guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Haien ekarpenen bitartez, egungo behar eta itxaropenetara moldatzen den proiektu bat diseinatzeko aukera izango baita.
Zure laguntza behar dugu! Datorren ekainaren 7an, 19:00etan, Getxoko herritargoak gidatutako partaidetza topaketa bat burutuko da. Saiora etortzeko izena eman ezazu link honetan klikatuz. Gogora ezazu; haurrak zure ardurapean izanez gero, haien neurrirako dinamikak egongo dira parte hartzeko aukera izan dezaten, oso argi baitugu haien ekarpenak ere garrantzitsuak direla.
Azkenik, partaidetza prozesu honetarako antolatutako plataforma digitalean parte har dezakezula gogorarazten dizugu.