Getxo Kirolak-ek bere instalazioak hobetzen jarraitzen du, espazio irisgarriagoa, jasangarriagoa eta erabiltzaileen beharretara egokitua eskaintzeko helburuarekin. Hala, harmaila berria jarri da Fadurako barruko igerilekuetako beiratearen aurrean, eta arrapala bat eraiki da ikasketa gunera sartzeko. Bi hobekuntza horiek kiroldegiko eraikin nagusiko bigarren solairuan daude.
Harmaila berria eraikitzeko upcycling (edo suprarreciclaje) kontzeptuan oinarritutako materialak erabili dira, eta, horri esker, baliabideak berrerabili daitezke, balio handiagoko erabilera emanez. Ekintza honek, jasangarritasunarekiko konpromisoa sendotzeaz gain, espazio honetako erabiltzaileentzat eserleku gehiago eskaintzen ditu.
Gainera, arrapala berria instalatzeak ikasketa eremuko sarbidea errazten du, irisgarritasuna nabarmen hobetuz eta pertsona guztiak, beren beharrak edozein direla ere, eraikinaren barruan erraz eta oztoporik gabe mugitu ahal izatea bermatuz. Arrapala honek ez du soilik espazioaren funtzionaltasuna handitzen, baizik eta ingurune inklusiboago eta atseginago bat sortzen ere laguntzen du.
Hobekuntza hauek Getxo Kirolak-ek 2022ko maiatzean ikasketa gunean egin zituenekin batzen dira. Han, ekonomia zirkularraren printzipioetan oinarritutako altzariak estreinatu zituen. Berrikuntza hau modu parte-hartzailean gauzatu zen, sorkuntza kolektiboko tailerren bidez, erabiltzaileek baterako sorkuntzako tailerren bidez, erabiltzaileek espazioaren diseinuan dituzten beharrak hobeto integratzeko lehen urratsa emanez.