Ongietorri

Ongi etorri ‘thinking Fadura, Getxoko Kirol Parke Berriaren’ orrialde ofizialera. thinking Fadura herritarrek parte hartzeko prozesua da, Getxo Kirolak-ek bultzatua, Fadurako kirol-instalazioak aldatzeko eta gune publiko berria diseinatzeko asmoarekin, bertan sarrera libreko parkea eta Getxo Kirolak-eko abonatuentzat kirola egiteko instalazioak izatearren.

Fadurako egungo Udal Kirol Hiria Gobela ibaiak zeharkatzen du, eta Fadurako zonaren hobekuntza hidraulikorako jarduerak egiten ari da Uraren Euskal Agentzia (URA). Lan horiek ibaiaren ibilgua eta alboko zonak zati ezberdinetan egokitzeko ‘Proiektu Orokorraren’ barnean sartzen dira; era horretan, aurrez gertatutako uholdeak berriro ez gertatzea da helburua.

Kirol-gunean aldaketa garrantzitsuak egingo direla uste da; beraz, horrek aukera bakarra eskaintzen digu ingurua nolakoa izango den berriz pentsatzeko eta ingurune osoa hobetzeko nahiz kirol-jarduera, bizi-kalitatea eta ohitura osasungarriak hartzea bultzatzen jarraitzeko Getxoko udalerrian.

thinking Faduraren helburua da herritarrekin egiaztatzea etorkizuneko kirol-parkean elementu berriak sartzea, jarduera fisikoa modu erregularrean egitea motibatzeko, ingurumen-arloan hobekuntzak lortzeko, aisian, osasunean eta kirolean enplegua areagotzeko eta espazioen sarrera eta kontrola hobetzeko.

Faseak

Parte hartzeko thinking Fadura prozesuak garatzeko bi une jasotzen ditu: batetik, lehen fasea, diagnostikoarena, 2017an garatua; eta, bestetik, herritarrak sozializatzeko eta haien parte-hartzea aktibatzeko bigarren fasea, 2018. urtearen amaiera arte luzatuko dena.

1. Fasea: Diagnostikoa (2017ko martxoa – ekaina)

thinking Fadura diagnostikoa egiteko hasitako lehen fasea 2017an amaitu zen. Horrela, agente giltzarriak identifikatu eta haiekin harremanetan jartzea lortu zen —kirolariak, klubak, kirol-elkarteak, Getxo Kirolak-eko pertsona abonatuak eta erabiltzaileak, herritarrak edo enpresak, besteak beste—, lehen egiaztapen bat egiteko eta hurrengo fasean jorratu beharreko gai nagusienen inguruan iradokizunak jasotzeko. Agente horiek, ondoren, 2. faseko parte-hartze prozesuan sartuko dira, Fadurako parkea berriz diseinatzeko. Diagnostikoaren emaitza dokumentu honetan laburbilduta dago.

Aldi berean, lehen fasean, lehen esku-hartzea egin zen Garagardotegi zaharrean, parte hartzeko prozesu espezifikoaren bitartez; modu horretan, ekipamendua birgaitzeko aurreproiektua egin zen, eta aurrera jarraitzen du.

 

2 Fasea: Parte-hartzearen diseinua (2018ko apirila – iraila)

Apiriletik aurrera bigarren faseari ekingo zaio, eta agente horiei deia egingo zaie prozesu irekian parte hartzeko, topaketen, tailerren eta espazio ezberdinetan egingo diren elkarrizketen bitartez. Ahaleginak egingo dira interesatuta dauden pertsona guztiek parte har dezaten, haien aukeren, premien eta kezken arabera.

thinking Fadura udalerriko herritarrak inplikatzea nahi du, hausnarketa kolektiboa, kritikoa eta eraikitzailea. egitearren, parkearen etorkizunaren eta hiri-ingurunearekin duen erlazioaren inguruan. Era berean, aintzat hartuko da kirol-sektorearen eta ongizatearen potentziala, ekonomiaren sortzaile gisa. Fadurako parke berriaren paisaia eta hiri antolamenduaren aurreproiektua garatzeko, kontuan izango dira herritarrek parte hartzeko prozesuan bildutako hausnarketak eta ekarpenak, eta arreta berezia eskainiko zaio kirolean gutxi ordezkatu ohi diren taldeen parte-hartzeari; gainera, genero-ikuspegia, kultura-artekotasuna eta dibertsitate funtzionala aintzat hartuko dira.

Hiri testuinguruaren eta tokiko premien aurrean, aurreproiektuaren proposamenak bermatuko du kirol-parke berriak ondorengo baldintzak bete behar izatea: irekia, irisgarria, osasungarria, iraunkorra, inklusiboa eta berritzailea.