1. fasea. Analisia eta diagnostikoa

thinking Fadura-k kirol-parkearen eta haren instalazioen diagnostikoa abiarazi zuen; azterketa horretan heldu beharreko gai esanguratsuenei buruzko iradokizunak jasotzeko asmoz, udaleko eragile garrantzitsuekin hitz egin zen lehenbizi. Horrela, agente giltzarriak identifikatu eta haiekin harremanetan jartzea lortu zen —kirolariak, klubak, kirol-elkarteak, Getxo Kirolak-eko pertsona abonatuak eta erabiltzaileak, herritarrak edo enpresak, besteak beste—, lehen egiaztapen bat egiteko eta hurrengo fasean jorratu beharreko gai nagusienen inguruan iradokizunak jasotzeko. Agente horiek, ondoren, 2. faseko parte-hartze prozesuan sartuko dira, Fadurako parkea berriz diseinatzeko. Diagnostikoaren emaitza dokumentu honetan laburbilduta dago.

Aldi berean, lehen fasean, lehen esku-hartzea egin zen Garagardotegi zaharrean, parte hartzeko prozesu espezifikoaren bitartez; modu horretan, ekipamendua birgaitzeko aurreproiektua egin zen, eta aurrera jarraitzen du.


Dokumentazioa


Garagardotegiko Gizarte Egoitzaren aurreproiektua