2 fasea. Parte-hartzearen diseinua

Behin diagnostikoa eginda, herritarren parte-hartzea aktibatzeko eta sozializatzeko bigarren fasea hasten da; bertan, herritarrei eta agente ezberdinei deia egingo zaie prozesu irekian parte hartzeko, topaketen, tailerren eta elkarrizketen bitartez, premiak eta aukerak edo ideiak jasotzeko, Fadurako parke berria diseinatze aldera. Prozesu hau bi ziklotan garatuko da:

  • Lehen zikloa (2018ko apirila-uztaila). Kirol-guneko kirol-parkearen, instalazioen eta erabilera berrien inguruko premiak eta aukerak detektatzeko saio presentzialak hasiko dira. Saio horiek honako hauekin egingo dira: Getxo Kirolakeko abonatuak, kirol klub eta elkarteak, unibertsitario gazteak, udal teknikariak, taldeak eta begirada espezifikoak (adineko pertsonak, generoa, irisgarritasuna, dibertsitate funtzionala, etorkinak, berrikuntza eta ekintzailetza), gazteria (12-24 urte), haurrak eta talde politikoak.
    Horrez gain, parte-hartze digitalerako plataforma prestatuko da, arrazoi ezberdinak medio saio presentzialetara joan ezin duten baina Fadurako kirol-parke berriaren diseinuan eragina izan nahi duten pertsonei parte hartzeko ordezko erremintak eskaintzearren.
  • Bigarren zikloa (2018ko abuztua-abendua). Behin premiak eta aukerak detektatuta, ideiak proposatzeko etapa berria irekiko da. Ondorioz, ia 1.900 ekarpen jasoko dira; hau da, 218 jarduera-proposamen: 110 esku-hartze fisiko, gobernantzaren inguruko 43 ekarpen eta parkearen kudeaketari buruzko beste 65.

Fadurako parke berriaren paisaia eta hiri antolamenduaren aurreproiektua diseinatzeko, herritarrek parte hartzeko prozesuan zehar jasotako hausnarketak eta ekarpenak aintzat hartu dira. Aurreproiektuaren proposamena bat dator etorkizuneko parkearen funtsezko printzipioekin: irekia, irisgarria, osasungarria, iraunkorra, inklusiboa eta berritzailea.


Dokumentazioa


Fadurako parke berriaren paisaia- eta hiri-antolamendurako aurreproiektua
Prozesuaren bideo-laburpena