thinking Fadura kirol-instalazioak eraberritzen hasi da, bai eta gune publiko berri bat diseinatzen ere, non edonorentzako parke bat eta kirola egiteko instalazioak egongo diren. 2018an zehar, zenbait hobekuntza egiteko jarduerak egingo ditugu, jarduera fisikoa ohiz egitea sustatu dadin; ingurumena hobetu dadin; aisialdiaren, osasunaren eta kirolaren sektorean enplegua areagotu dadin; eta guneen sarbide eta funtzionamendu orokorra hobetu dadin.
Fadurako etorkizuneko parkerako gai ezberdinei lotutako gai ezberdinen inguruan kolektiboki egindako diagnosiaren ondoren, detektatu diren beharrizan eta aukerei erantzuna eman diezaketen irtenbide posibleak aztertzen dira. Horretarako, Fadura 10 espazio fisikotan banatu da, instalazioak eremuetan banatuz.