Martxotik maiatzera bitartean lau tailer egingo dira, eta bertan parte hartu ahal izango dute eraikin nagusiko bigarren solairuko espazioa eta ikasteko zona normalean erabili ohi duten pertsonek, barne-diseinuko ikasleek eta maker-ek edo 3D inprimatzearen inguruko kezkak dituzten pertsonek.
Lehen hitzordua martxoaren 11n izango da, 18:30etik 20:30era, eta tailer horretan arreta eskainiko zaie txikiparkean eta erabilera anitzeko galerian ikusitako premiei. Martxoaren 17an, berriz, 18:30etik 21:00etara, bigarren tailer bat egingo da, ikasteko zonako premien aurreko irtenbideak hausnartzeko. Bi tailerrak Fadurako eraikin nagusiko goiko solairuan garatuko dira.
Aurrerago, apirilaren 25ean, 09:30etik 13:30era, talde bideratzaileak emandako irtenbide posibleak egiaztatuko dira, premiak entzuteko tailerretan egindako ekarpenetan oinarrituta; eta, azkenik, ekainaren 4an, 18:30etik 20:30era bitartean, altzari berrien diseinuaren prototipoak ikus ahal izango dira.
Fadurako eraikin nagusiko bigarren solairuko espazioa eta zenbait altzari berriz diseinatzeko egingo den herritar laborategian parte hartu nahi baduzu, nahi beste tailerretan izena eman dezakezu:
[ninja_form id=4]