Proposamenak, Thinking Fadura prozesuaren bidez modu parte-hartzailean landutakoak, gutxienez padeleko 13 pista eta teniseko 4 pista izan beharko ditu.
Getxo Kirolak-ek Fadurako kiroldegian padel-pistaz eta tenis-pistaz estalitakopabiloi berri baten proiektua idazteko lizitazioa egin du. Atariko azterlan honenenkargua Thinking Fadura parte-hartze prozesutik sortu da, eta udalikastaroetan nahiz bere kabuz padel erabiltzaile askok egindako eskaerahandiari erantzuten dio. Pabiloi berria gaur egun estali gabeko tenis-pistekhartzen duten espazioan eraikiko da, gutxi gorabehera 19.500 metro koadrokoazalera duen gune bat, estalitako 6 tenis-pista dituen eraikinaren ondoan.
Proiektuaren beharren programan jasotzen den bezala, pabiloi berriakgutxienez 13 padel-pista eta 4 tenis-pista izan beharko ditu. Hala, aurkeztendiren proposamenek oinarrizko eskakizun horiek errespetatu beharko dituzteeta balizko hobekuntzak aztertu, hala nola pistetako batean harmailamugikorrak sartzeko aukera edo padel pisten kopurua handitzea, ahal izanezgero. Era berean, pabiloiak berotze-ariketak egiteko gune ireki bat, komunak, banakako aldagelak eta aldagela kolektiboak, biltegi-gunea eta jendeari arretaemateko bulego txiki bat izan beharko ditu.
Pabiloi berri hori errealitate bihurtu ondoren, Getxo Kirolak–en asmoa da egunfrontoien eraikinean eskaintzen den padel jarduera guztia bertan zentralizatzeaeta eraikinaren eraberritze integralari aurre egitea.
Aurreproiektua, oinarrizko proiektua eta ekipamendu berri hori gauzatzekoproiektua idazteko interesa duten enpresek 25 egun izango dituzte aurkezteko, eta lan horretarako aurrekontua 176.000 €-koa da.
