Frontoien eraikinaren egitura sendotzeko lanak amaitu dira, eta hura berritzeko fase berri bat ireki da

Posted Leave a commentPosted in Sin categoría

Fadurako kiroldegiko frontoien eraikinaren egitura sendotzeko lanak arrakastaz amaitu dira. Auskultazio-aldian egindako jarraipen-txostenen arabera, hartutako konponbideak behar bezala erantzuten die diseinu-irizpideei, eta eraikinaren egitura-portaera aurreikusitakoa da. Egindako azterlanak berresten du egituraren deformazioak zein lurzoruaren desplazamenduak proiektuan ezarritako mugen barruan mantentzen direla. Zehazki, jarraipen-aldian erregistratutako desplazamendu bertikalak 1,31 milimetrokoak izan dira, proiektuan ezarritako 1,50 milimetroko atalasearen […]

Thinking Fadura, praktika ona “Zero Kilometro Arkitektura” topaketan

Posted Leave a commentPosted in Sin categoría

  Joan den apirilaren 24a ez zen edozein asteazken izan euskal arkitekturarentzat. TikiToki Zentroan Zero Kilometro Arkitektura I. Topaketa egin zen lehen aldiz, UEUk antolatutako jardunaldia, helburu argi batekin: arkitekto euskaldunen artean sarea ehuntzea eta arkitekturaren, lurraldearen, parte-hartzearen eta hizkuntzaren arteko harremanari buruzko gogoetarako espazio bat irekitzea. Topaketaren izaera sinbolikoa hasieratik izan zen agerikoa. Jardunaldia […]

Parkour zirkuitu berria Fadurako kirol parkean

Posted 2 CommentsPosted in 3. fasea. Proiektuen sustapena, Sin categoría

Getxo Kirolak-ek amaitu ditu Faduran parkour parke bat jartzeko lanak. Zirkuituak 50.000€ inguruko inbertsioa ekarri du, eta aurrefabrikatutako hormigoizko 21 pieza ditu. Instalazio hau kiroldegia eraldatzeko eta hobetzeko Thinking Fadura prozesuaren testuinguruan egin da, modalitate honetako adituen eta praktikanteen gomendioak kontuan hartuta, eta Getxoko Udaleko gobernu-taldeak eta Alderdi Popularrak sinatutako akordio baten emaitza da. Inaugurazioan, […]

Fadura kirol-parke naturalago, jasangarriago eta integratzaileago baterantz doa

Posted Leave a commentPosted in Sin categoría

Fadura eraldatzeko prozesuak aurrera jarraitzen du bere bilakaera bideratzeko funtsezko tresnak txertatuz. Testuinguru honetan, Getxo Kirolak-ek Kanpoko guneak antolatzeko eskuliburua prestatu du, parkeko kanpo espazioak antolatu eta aktibatzeko irizpideak zehazten dituen dokumentu estrategikoa. Eskuliburuak esparru komun bat ezartzen du orainaldiko eta etorkizuneko esku-hartzeak gidatzeko, Fadura erabilera publikoa, jasangarritasuna eta belaunaldien arteko bizikidetza uztartzen dituen ingurune […]