{"id":98180,"date":"2018-02-15T06:54:53","date_gmt":"2018-02-15T06:54:53","guid":{"rendered":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/?p=98180"},"modified":"2019-11-26T19:50:55","modified_gmt":"2019-11-26T19:50:55","slug":"como-seria-un-parque-accesible","status":"publish","type":"post","link":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/como-seria-un-parque-accesible\/","title":{"rendered":"Nolakoa litzateke Fadurako parke irisgarria?"},"content":{"rendered":"<p><span style=\"font-weight: 400;\">\u2018Thinking Fadura\u2019 ekimenean, parkearen etorkizunari eta inguruko hiri-ingurunearekin duen harremanari buruzko hausnarketa egiten jarraitzen dugu. Diagnostikoaren lehen fasean jasotako ekarpenen arabera, Fadurako parke berriak parke inklusiboa, irekia, irisgarria, berritzailea, osasungarria eta iraunkorra izan behar du.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ziklikoki, gai horietako bakoitza jorratu dugu. Ziklo bakoitzean, azalpen-artikulu bat agertzen da sarrera gisa eta profesional eta aditu ezberdinen artikuluak; haien sinadurarekin ikuspegi pertsonalagoa eta sakonagoa ematen digute. Aldi berean, gure asmoa da Fadurako erabiltzaileei ahotsa ematea, herritarren parte-hartzea funtsezkoa baita premiarekin loturiko diseinua lantzeko.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Web orrialde honetan, eta #thinkingFadura hashtag-ekin sare sozialen bitartez, parke<\/span><a href=\"http:\/\/thinkingfadura.eus\/es\/parke-inklusiboa-diseinatzeko-gakoak\/\"> <span style=\"font-weight: 400;\">inklusiboaren<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400;\"> eta<\/span><a href=\"http:\/\/thinkingfadura.eus\/es\/cuales-son-las-claves-para-el-diseno-de-un-parque-saludable-en-fadura\/\"> <span style=\"font-weight: 400;\">osasungarriaren<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400;\"> esanahiari eta inplikazioei buruzko eztabaida sustatu dugu. Hirugarren ziklo batean sartu gara, \u2018Parke irisgarri baterako gakoak\u2019 jorratzeko.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Irisgarritasun unibertsalak esan nahi du pertsona guztiek, haien gaitasunak edozein izanda ere, aukera izan behar dutela objektu, leku edo zerbitzu batez gozatzeko. Hiri-ingurunea kontuan hartuta, edozein pertsona barneko eta kanpoko instalazio guztietara sartu ahal izateko helburuarekin diseinatu behar da; zerbitzu bati dagokionez, berriz, gure gaitasunak edonolakoak izanda ere, hartaz gozatu ahal izateko moduan diseinatu behar dugu. Diseinu irisgarria premia horiek artatzera eta kokatzen den ingurunean integratzera bideratu behar da.<\/span><\/p>\n<p><strong>Irisgarritasun funtzionala: pertsona guztientzako parke irisgarria<\/strong><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Parke irisgarria pertsona guztiei sartzeko, bertan zirkulatzeko eta hartaz gozatzeko berdintasuna ematen duen parkea da, pertsonen gaitasunak edonolakoak izanda ere. <\/span><span style=\"font-weight: 400;\">Sarrera unibertsal horrek edonori bere bitartekoen bidez sarrera eta zirkulazioa modu autonomoan eta seguruan egin ahal izateko aukera ematea eskatzen du, dibertsitate funtzionala duten pertsonek modu normalizatuan erabil dezaketen ekipamendua eta altzariak jarriaz.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Irisgarritasun hori denboran zehar bermatzeko, parkeak mantentze-lan zehatza eta entzute aktiboko jarrera izan behar ditu. Erabiltzaileek dituzten benetako premien entzute aktiboa eta iraunkorra eginda soilik, une bakoitzean egokienak diren irtenbideak eta\/edo hobekuntzak eman ahal izango ditu parkeak.<\/span><\/p>\n<p><strong>Espazioak mugatzea: eragozpenik gabeko parkea<\/strong><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Parke irisgarria bertara sartzeko zailtasunak eta orografiaren, hirigintzaren eta arkitekturaren berezko zailtasunak eta muga psikologikoak ahalik eta gehien murrizten dituen parkea da.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Gainera, Fadurako parkearen helburua espazio irekiak eta kirolerako zonak izatea izanik, sarrera librea sarrera mugatuko espazioekin konbinatu beharko du, kirolaren praktikak eta instalazioen erabilera egokia bermatzeko egin beharreko kontrolak hala eskatzeagatik.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hori guztia dela-eta, parkea diseinatzerakoan sarrerako puntuak ez ezik, kirolerako zonak mugatzeko modua ere jaso eta berriz definitu beharko dira, parkea irisgarriagoa izan dadin eta ingurunearekiko harreman hobea izan dezan, pertsonak hara sartzera eta hartaz gozatzera gonbidatzearekin batera. Horrek erosotasuna eta segurtasuna eskatzen ditu.<\/span><\/p>\n<p><strong>Zerbitzu irisgarriak: eragozpenik gabeko zerbitzuak<\/strong><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Fadurako parkean berdegune irekiak Fadurako kirol-instalazioekin konbinatuko dira. Pertsona abonatu eta bisitari guztiek modu autonomoan sartzea, bertan zirkulatzea eta erabiltzea bermatu behar du kiroldegiak, sarrera libreko zonek bezalaxe. Hortaz, erabiltzaile guztientzat irisgarriak izan behar dute kiroldegiko zerbitzuen prestazioak, komunikazio-sistemek eta seinaleztapenak.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Mugikortasuna: parke irisgarria garraiobide ezberdinen bitartez<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Parke irisgarria erraz iristeko aukera ematen duen parkea da, gertukotzat hartzen den lekua. Fadurari dagokionean, parkean eta ingurunean pentsatu behar da, parkera garraio publikoaren bitartez eta ibilgailuaren ordezko bestelako lokomozio-bideen bitartez iristea errazten duten politikak eta ekimenak bultzatuaz, baita onezkoen sarbidea ere. Eta horretan guztian ez dira ahaztu behar dibertsitate funtzionala duten pertsonek garraiatzeko eta aparkatzeko dituzten premiak.<\/span><\/p>\n<p><strong>Irisgarritasuna eta konektibitatea: Interneterako konexioa duen parkea<\/strong><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Soziabilizatzeko duen potentzialarekin batera, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat gune publikoak irisgarriagoak izatea erraz dezakete teknologia digitalek eta Internetek, haien egoera pertsonalarekin loturiko zailtasunak murriztuaz eta baita kenduaz ere (geolokalizadoreak, sentsoreak, itzultzaileak edo irakurgailuak, besteak beste). <\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Informazioaren aroan, datuak lehengai bilakatu dira parkearen eta hango pertsonen portaera aztertu ahal izateko. Fadurako kirol-parkeak eskaintzen dituen jarduera-datuak etorkizunean erabili ahal izango dira parkea eta parkea bera erabiltzen duten pertsonen bizimodua hobetzeko eragina izango duten hobekuntzak lantzeko, betiere pribatutasunari buruzko oinarrizko gaiak zorrotz bermatuaz.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">\u00a0<\/span><\/p>\n<p><strong>Thinking Fadurak pertsona guztientzako parke irisgarria diseinatu nahi du, ingurunearekin bat egiten eta bisitariekin konektatzen duena, bertan, gune irekiak eta kalitatezko kirol-zerbitzuak modu orekatsuan konbinatuaz. <\/strong><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u2018Thinking Fadura\u2019 ekimenean, parkearen etorkizunari eta inguruko hiri-ingurunearekin duen harremanari buruzko hausnarketa egiten jarraitzen dugu. Diagnostikoaren lehen fasean jasotako ekarpenen arabera, Fadurako parke berriak parke inklusiboa, irekia, irisgarria, berritzailea, osasungarria eta iraunkorra izan behar du. Ziklikoki, gai horietako bakoitza jorratu dugu. Ziklo bakoitzean, azalpen-artikulu bat agertzen da sarrera gisa eta profesional eta aditu ezberdinen artikuluak; [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":98212,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_exactmetrics_skip_tracking":false,"_exactmetrics_sitenote_active":false,"_exactmetrics_sitenote_note":"","_exactmetrics_sitenote_category":0},"categories":[84],"tags":[96,54,55,20],"_links":{"self":[{"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/98180"}],"collection":[{"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=98180"}],"version-history":[{"count":0,"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/98180\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/98212"}],"wp:attachment":[{"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=98180"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=98180"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=98180"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}