{"id":90765,"date":"2018-01-17T09:21:47","date_gmt":"2018-01-17T09:21:47","guid":{"rendered":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/?p=90765"},"modified":"2019-11-26T19:50:39","modified_gmt":"2019-11-26T19:50:39","slug":"fadura-un-parque-que-impacta-en-la-salud","status":"publish","type":"post","link":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/fadura-un-parque-que-impacta-en-la-salud\/","title":{"rendered":"Fadura, osasunean eragina duen parkea"},"content":{"rendered":"<p><strong>Karitte Alegr\u00eda<\/strong> Osasunarekin eta ongizatearekin zerikusia duten kirol-proiektuen koordinatzailea da Getxo Kirolaken. Berari dagokio, ikuspuntu tekniko batetik, parke osasungarri baten ezaugarriak jorratzea.<\/p>\n<p><strong>Fadurako kirol-parke berria <a href=\"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/pero-para-que-vale-un-parque\/\">diseinatzerakoan<\/a>, osasunaren gaineko ikuspegia ziurtatu behar da.<\/strong><\/p>\n<p>Horretarako arrazoiak ez dira begiratu batean eman dezaketenak; izan ere, kirol-jardueretarako jarritako parkea ez da nahikoa parke osasungarria izateko, nahiz eta horrek, ezbairik gabe, laguntzen duen eta asko, gainera.<\/p>\n<p>Gaur egun, jakin badakigu hirigintzako edozein diseinu berrik osasunean eragin nagusia duela, batez ere osasuna zentzurik zabalenean horrela ulertzen badugu: \u00abongizate fisiko, mental eta sozial osoko egoera, eta ez soilik gaixotasunik edo minik ez izatea\u00bb (OMEren 1946ko Konstituzioa).<\/p>\n<p>Hortaz, osasuna ez dago soilik pertsona bakoitzaren baitan, haren ondorentasun genetikoaren eta ohitura pertsonalen baitan, baizik eta, neurri handi batean, baldintza sozialek erabakitzen dute. Osasunaren Mundu Erakundeak baldintza horiei \u201cosasunaren faktore sozial erabakigarriak\u201d deitu die.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.osakidetza.euskadi.eus\/contenidos\/informacion\/publicaciones_informes_estudio\/es_pub\/adjuntos\/Salud-Desarrollo-Urbano.pdf\">Udalsarearen 17. Koadernoa Osasuna eta Hiri Garapen Iraunkorrari buruzkoa da<\/a>, eta, bertan, honela jasotzen da: \u201cosasunaren determinatzaile sozialak pertsonak jaio, bizi eta elkarrekin harremanetan jartzeko baldintza sozialak bezala definitzen dira, eta pertsonen eta\/edo erkidegoaren osasunean eragina dute\u201d. Horien artean, honako hauek aurki ditzakegu: non bizi garen, hezkuntza-maila, harreman sozialak, daukagun lan-mota, sarrera-maila, zerbitzuak eskura izateko aukera, politika ekonomikoak, kulturalak eta ingurumen-arlokoak, besteak beste.<\/p>\n<p>Dokumentu berean esaten da osasun-sistemaren osasunerako ekarpena %25ekoa dela; aldiz, ingurune sozialak eta ekonomikoak (pertsonen bizilekua eta lantokia) %50 inguru laguntzen duela. Beraz, determinatzaileek osasunean garatzen duten pisu erlatiboa osasun-sistema propioarena baino askoz ere handiagoa da.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" class=\"alignnone size-full wp-image-90770\" src=\"http:\/\/thinkingfadura.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/01\/figura1.png\" alt=\"\" width=\"591\" height=\"471\" srcset=\"http:\/\/thinkingfadura.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/01\/figura1.png 591w, http:\/\/thinkingfadura.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/01\/figura1-400x319.png 400w\" sizes=\"(max-width: 591px) 100vw, 591px\" \/><\/p>\n<p>Bizi garen lekuak gure osasunean eragin garbia du. Hiriak eta herriak hirigintzak baldintzatzen ditu, eta horrek pertsonen arteko harremana, batetik bestera mugitzeko modua, eta, azken finean, lekua bat osasuntsua izatea ala ez mugatu edo erraztu dezake.<\/p>\n<p>Munduko Osasun Erakundearen Europarako Eskualde Bulegoak Ingalaterran osasunaren arloan zeuden desberdintasunen azterketa estrategikoa egin zuen, eta horrek lurraldearen antolamendua, eraikitako ingurunea, osasuna eta osasuneko desberdintasunak lotuta zeudela agerian utzi zuen. Azterketaren arabera, hirigintza-plangintzak eragina du elikaduran, jarduera fisikoan, etxebizitzan, enpleguan, garraioan eta hiriko konexioetan, espazio publiko irekietan, azpiegitura sozialean, kohesio eta konektibitate sozialean, ingurumenean, e.a., eta horiek guztiek osasunean eragina dute.<\/p>\n<p>Halaber, Marmot azterketak hirigintza-proiektuek osasunean dituzten inpaktuak aztertzen dituzten erremintak garatzea eta egokitzea ahalbideratu du, horietan aldaketak egin edo osasunean efektu positiboak areagotzeko eta negatiboak kentzeko edo arintzeko aukerak planteatzearren. Zehazki, jarduteko hiru ildo nagusi gomendatzen ditu, eraikitako inguruneak osasun sustatu eta biztanleriaren desberdintasunak toki-mailan murrizten dituela ziurtatzeko:<\/p>\n<p style=\"padding-left: 30px;\"><strong>1. Ildoa:<\/strong> osasunean desberdintasunak murrizten eta aldaketa klimatikoa arintzeko politikak eta esku-hartzeak lehenestea, joan-etorri aktiboak sustatuaz, espazio \u00abberdeen\u00bb eta irekien kalitatea hobetuaz, toki-mailan elikagaien kalitatea hobetuaz eta azpiegituretan energia-eraginkortasuna bultzatuaz.<\/p>\n<p style=\"padding-left: 30px;\"><strong>2. Ildoa:<\/strong> osasunaren determinatzaile sozialak jorratzeko, plangintza, garraioa, etxebizitza, ingurumena eta osasun-sistemak erabat integratzea.<\/p>\n<p style=\"padding-left: 30px;\"><strong>3. Ildoa<\/strong>: sare sozialak sortzea eta erkidegoak parte hartzea bultzatzen dituzten ebidentziatan oinarritutako tokiko programak eta jarduerak garatzea.<\/p>\n<p>Historian lehen aldiz, munduko biztanleriaren %50a baino gehiago, hiriguneetan bizi da, eta 2050. urterako munduko biztanleriaren %70era iritsiko gara. Hirigintza-prozesuaren bizkortasunak eta handitasunak erronka izugarriak ditu; hala nola, ondo konektaturiko garraio-sistemak eta bestelako azpiegiturak, oinarrizko zerbitzuak, enpleguak eta aldaketa klimatikorako irtenbideak garatzea.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" class=\"alignnone size-full wp-image-90771\" src=\"http:\/\/thinkingfadura.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/01\/figura2.png\" alt=\"\" width=\"779\" height=\"390\" srcset=\"http:\/\/thinkingfadura.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/01\/figura2.png 779w, http:\/\/thinkingfadura.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/01\/figura2-400x200.png 400w, http:\/\/thinkingfadura.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/01\/figura2-768x384.png 768w\" sizes=\"(max-width: 779px) 100vw, 779px\" \/><\/p>\n<p>Faduraren berroneratzea aukera ederra da erronka horietako askori aurre egiteko toki-mailan. Hori lortu nahi badugu, gai izan behar dugu koordinazio-maila altua eta<a href=\"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/la-participacion-como-herramienta-para-pensar-colectivamente-el-nuevo-fadura\/\"> herritarren parte-hartzea lortzeko<\/a>.<\/p>\n<p>Hiri Kolaboratiboak: <a href=\"https:\/\/www1.diba.cat\/uliep\/pdf\/57586.pdf\">Hiri gizatiarragoak eta iraunkorragoak <\/a>lanean ondorengoa aipatzen da: \u201cHirien azken helburua aurrerapen iraunkorra ziurtatzea eta herritarrak zoriontsu egitea eta pertsonak errealizatuta sentitzea bada, haien trebetasunak eta ezagutzak aprobetxatzen dituzten erremintak egokitu eta garatu behar dituzte. Horretarako, hiri adimentsuak pertsonengan oinarritutako hiri adimentsu bezala berriz definitu behar dira. Hiria \u00abadimentsua\u00bb izatea, ezbairik gabe, beharrezkoa da baina ez da nahikoa\u201d.<\/p>\n<p>Carlos Moreno zientifiko humanistak duela gutxi hitzaldi batean ondorengoa esan zuen: \u00abXIX. mendea inperioena izan zen, XX. mendea estatuena eta hau hiriena izango da\u00bb. Baina ez hain justu gaur ezagutzen eta betetzen ditugun hiriena, berriz planteatzeko, berriz diseinatzeko eta berreraikitzeko gai izango garen haiena baizik.<\/p>\n<p>\u00abHiriak eta giza kokaguneak <a href=\"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/kategoria\/inklusiboa\/\">inklusiboak<\/a>, seguruak, erresilienteak eta iraunkorrak izatea lortzea\u00bb <a href=\"http:\/\/elpais.com\/especiales\/2015\/planeta-futuro\/objetivos-desarrollo-sostenible\">NBEren Garapen Iraunkorreko Helburuetariko bat da<\/a>.<\/p>\n<p><strong>Eta Fadura parke osasungarria izateko helburua, Getxoko herritar guztien parte-hartzearekin lortu beharrekoa da.<\/strong><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Karitte Alegr\u00eda Osasunarekin eta ongizatearekin zerikusia duten kirol-proiektuen koordinatzailea da Getxo Kirolaken. Berari dagokio, ikuspuntu tekniko batetik, parke osasungarri baten ezaugarriak jorratzea. Fadurako kirol-parke berria diseinatzerakoan, osasunaren gaineko ikuspegia ziurtatu behar da. Horretarako arrazoiak ez dira begiratu batean eman dezaketenak; izan ere, kirol-jardueretarako jarritako parkea ez da nahikoa parke osasungarria izateko, nahiz eta horrek, ezbairik [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":90826,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_exactmetrics_skip_tracking":false,"_exactmetrics_sitenote_active":false,"_exactmetrics_sitenote_note":"","_exactmetrics_sitenote_category":0},"categories":[84],"tags":[50,52,22,49,51],"_links":{"self":[{"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/90765"}],"collection":[{"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=90765"}],"version-history":[{"count":0,"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/90765\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/90826"}],"wp:attachment":[{"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=90765"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=90765"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=90765"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}