{"id":114088,"date":"2026-07-13T10:24:26","date_gmt":"2026-07-13T10:24:26","guid":{"rendered":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/?p=114088"},"modified":"2026-07-13T10:44:36","modified_gmt":"2026-07-13T10:44:36","slug":"finalizan-los-trabajos-de-reforzamiento-estructural-del-edificio-de-frontones-y-se-abre-una-nueva-etapa-para-su-renovacion","status":"publish","type":"post","link":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/finalizan-los-trabajos-de-reforzamiento-estructural-del-edificio-de-frontones-y-se-abre-una-nueva-etapa-para-su-renovacion\/","title":{"rendered":"Frontoien eraikinaren egitura sendotzeko lanak amaitu dira, eta hura berritzeko fase berri bat ireki da"},"content":{"rendered":"<p><span style=\"font-weight: 400;\">Fadurako kiroldegiko frontoien eraikinaren egitura sendotzeko lanak arrakastaz amaitu dira. Auskultazio-aldian egindako jarraipen-txostenen arabera, hartutako konponbideak behar bezala erantzuten die diseinu-irizpideei, eta eraikinaren egitura-portaera aurreikusitakoa da.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Egindako azterlanak berresten du egituraren deformazioak zein lurzoruaren desplazamenduak proiektuan ezarritako mugen barruan mantentzen direla. Zehazki, jarraipen-aldian erregistratutako desplazamendu bertikalak 1,31 milimetrokoak izan dira, proiektuan ezarritako 1,50 milimetroko atalasearen azpitik. Halaber, ez da tenperaturari edo haizeari lotutako tentsiorik edo portaera anomalorik hauteman. Gainera, auskultazio-sistemak instalatuta jarraituko du, eta horrek aukera emango du eraikinaren bilakaera aztertzen jarraitzeko eta etorkizunean datu berriak izateko.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Esku-hartze hau amaituta, eraikinaren egonkortasuna bermatzeko ezinbestekoa zen jarduketa osatu da, eta haren eraldaketaren hurrengo faseari berme osoz ekiteko aukera dago, hau da, barne-espazioak eta ekipamenduak osorik berritzeko faseari ekiteko.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hain zuzen ere, lan horiek egin ondoren, Getxo Kirolak-ek parte-hartze prozesu berri bat jarri du abian, etorkizuneko frontoien eraikinaren beharrak eguneratzeko. Lan horrek jarraipena ematen dio Thinking Faduraren esparruan garatutako prozesuari, eta etorkizuneko aurreproiektu arkitektonikoa bideratzeko oinarri izango den beharren programa zehazteko aukera emango du.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Joan den ekainaren 25ean egin zen parte-hartze prozesuaren hasierako <\/span><a href=\"https:\/\/zeugaz.getxo.eus\/processes\/frontfadura\/f\/82\/meetings\/86?locale=eu\"><b>informazio-saioa<\/b><\/a><span style=\"font-weight: 400;\">. Topaketan, 30 pertsona inguruk hartu zuten parte, eta prozesuaren esparru orokorra aurkezteko, haren irismena, egutegia eta parte hartzeko bideak azaltzeko, eta abonatuei, kirol-klubei eta Getxoko herritarrei hurrengo faseetan parte hartzeko gonbita egiteko balio izan zuen.<\/span><\/p>\n<p><b>Prozesuak aurrez aurreko bi parte-hartze tailerrekin jarraituko <\/b><span style=\"font-weight: 400;\">du. Lehenengoa, <\/span><a href=\"https:\/\/zeugaz.getxo.eus\/processes\/frontfadura\/f\/82\/meetings\/87?locale=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><b>2026ko urriaren 7<\/b><\/a><span style=\"font-weight: 400;\">rako aurreikusia, jarduerak, erabilerak eta behar nagusiak identifikatzera bideratuta egongo da. Bigarrenak, <\/span><a href=\"https:\/\/zeugaz.getxo.eus\/processes\/frontfadura\/f\/82\/meetings\/88?locale=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><b>2026ko urriaren 21<\/b><\/a><span style=\"font-weight: 400;\">ean, jasotako ekarpenak kontrastatzeko, antolatzeko eta lehenesteko balioko du.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Gainera, <\/span><a href=\"https:\/\/zeugaz.getxo.eus\/processes\/frontfadura?locale=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><b>Zeugaz plataformak<\/b><\/a><span style=\"font-weight: 400;\"> prozesuaren espazio digital gisa funtzionatzen du. Haren bidez informazioa kontsulta daiteke, <\/span><a href=\"https:\/\/zeugaz.getxo.eus\/processes\/frontfadura\/f\/83\/proposals?locale=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><b>ekarpenak egin<\/b><\/a><span style=\"font-weight: 400;\">, prozesuaren bilakaera jarraitu eta <\/span><a href=\"https:\/\/zeugaz.getxo.eus\/processes\/frontfadura\/f\/82\/meetings?locale=eu&amp;filter%5Bsearch_text_cont%5D=&amp;filter%5Bwith_any_date%5D=&amp;filter%5Bwith_any_date%5D=all&amp;filter%5Bwith_any_type%5D%5B%5D=&amp;filter%5Bactivity%5D=&amp;filter%5Bactivity%5D=all\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><b>aurrez aurreko saioetan izena eman<\/b><\/a><span style=\"font-weight: 400;\">.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Horrela, Thinking Fadurak urratsez urrats aurrera egiten jarraitzen du: lehenik, eraikinaren egitura-segurtasuna bermatuz, eta, orain, herritarrekin batera haren etorkizuneko berrikuntzaren oinarriak eraikiz.<\/span><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Fadurako kiroldegiko frontoien eraikinaren egitura sendotzeko lanak arrakastaz amaitu dira. Auskultazio-aldian egindako jarraipen-txostenen arabera, hartutako konponbideak behar bezala erantzuten die diseinu-irizpideei, eta eraikinaren egitura-portaera aurreikusitakoa da. Egindako azterlanak berresten du egituraren deformazioak zein lurzoruaren desplazamenduak proiektuan ezarritako mugen barruan mantentzen direla. Zehazki, jarraipen-aldian erregistratutako desplazamendu bertikalak 1,31 milimetrokoak izan dira, proiektuan ezarritako 1,50 milimetroko atalasearen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":114090,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_exactmetrics_skip_tracking":false,"_exactmetrics_sitenote_active":false,"_exactmetrics_sitenote_note":"","_exactmetrics_sitenote_category":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-114088","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-sin-categoria"],"_links":{"self":[{"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/114088","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=114088"}],"version-history":[{"count":3,"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/114088\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":114092,"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/114088\/revisions\/114092"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/114090"}],"wp:attachment":[{"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=114088"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=114088"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=114088"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}