{"id":111115,"date":"2019-02-06T06:14:56","date_gmt":"2019-02-06T06:14:56","guid":{"rendered":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/?p=111115"},"modified":"2019-12-20T05:00:27","modified_gmt":"2019-12-20T05:00:27","slug":"thinking-fadura-aurreproiektua","status":"publish","type":"post","link":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/thinking-fadura-aurreproiektua\/","title":{"rendered":"Fadurarako aurre proiektu berria"},"content":{"rendered":"<p>Fadurako egungo Udal Kirol Hiria Gobela ibaiak zeharkatzen du, eta ibaiaren ibilgua eta alboko zonak zati ezberdinetan egokitzeko lanak egin ditu Uraren Euskal Agentziak (URA), uholdeak izateko arriskua murriztearren. Obra horiek direla-eta, aukera ederra izan dugu ingurune osoa nolakoa izatea nahi dugun berriz pentsatzeko eta inguru hori hobetzeko nahiz kirol-jarduera, bizi-kalitatea eta ohitura osasungarriak hartzea bultzatzen jarraitzeko Getxoko udalerrian.<\/p>\n<p>Testuinguru horretan, Getxo Kirolak-ek <em>thinking Fadura<\/em>. Getxoko Kirol Parke Berria proiektua bultzatu zuen 2017. urtean, espazio publiko berri bat diseinatzeko; bertan, sarrera libreko parkea eta Getxo Kirolak-eko abonatuentzat kirola egiteko instalazioak egongo dira. Proiektua garatzeko, hiru fase aurreikusi dira: lehena, analisiari eta diagnostikoari buruzkoa \u20142017an garatua\u2014; bigarrena, herritarrek parte hartzeko prozesua aktibatzekoa eta kirol-parke berriaren aurreproiektua diseinatzekoa \u20142018an burutua\u2014; eta hirugarren fasea, obrak egitekoa eta herritarrek parte hartzeko prozesutik sortutako proiektuak bultzatzekoa \u20142019an hasiko dena<\/p>\n<p>Modu horretan, Getxo Kirolak udalerriko herritarren inplikazioa lortzen ahalegindu da, etorkizuneko parkearen eta hiri-ingurunearekiko erlazioaren inguruan hausnarketa kolektiboa, kritikoa eta eraikitzailea egitearren, etorkizuneko parke publikoaren funtsezko printzipioekin bat eginez. Lehen fasean egindako diagnostikoari jarraiki, parkeak irekia, irisgarria, osasuntsua, iraunkorra, inklusiboa, berritzailea eta segurua izan behar du.<\/p>\n<p><em>thinking Fadura<\/em>ren helburua da espazio fisikoak berriz diseinatzerakoan nahiz zerbitzuetan, erabileretan, harremanetan eta egungo kudeaketa eta baterako kudeaketa moduetan eragina izatea lortzea. Fadurako kirol-parkearen eta kirol-espazioen paisaia eta hiri antolamenduari buruzko aurreproiektua herritarrek parte hartzeko prozesuan jasotako ekarpenetan oinarritzen da.<\/p>\n<h3>1.879 ekarpen kirol-parke berria diseinatzeko<\/h3>\n<p>Parte hartzeko prozesuan, kanal ezberdinen bitartez, agente ezberdinek hartu dute parte: Getxon bizi diren herritarrek; Getxo Kirolak-eko abonatuek; Getxo Kirolak-eko abonatuak ez diren erabiltzaileek; kirol klubek eta elkarteek; tokiko gazteriak; instalazioetan lan egiten duten pertsonek; osasun, kirol eta ongizate arloetan adituak direnek edo teknikariek; ordezkari politikoek; eta, azkenik, instalazioak erabiltzen dituzten haurrek.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" class=\"size-medium wp-image-111118 aligncenter\" src=\"http:\/\/thinkingfadura.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/02\/partehartzeatf-400x285.png\" alt=\"\" width=\"400\" height=\"285\" srcset=\"http:\/\/thinkingfadura.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/02\/partehartzeatf-400x285.png 400w, http:\/\/thinkingfadura.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/02\/partehartzeatf-230x164.png 230w, http:\/\/thinkingfadura.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/02\/partehartzeatf-350x249.png 350w, http:\/\/thinkingfadura.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/02\/partehartzeatf-480x342.png 480w, http:\/\/thinkingfadura.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/02\/partehartzeatf.png 566w\" sizes=\"(max-width: 400px) 100vw, 400px\" \/><\/p>\n<p>Getxoko Kirol Parke Berria parte-hartze prozesuan guztira 1.699 lagunek hartu dute parte. Horietatik 764 pertsonek aurrez aurre egin dute parte antolatutako jardunaldietan eta tailerretan; 618 pertsonek plataforma digitalaren bitartez eta, azkenik, 317 lagunek papereko galdetegien bitartez. Generoari dagokionenez, kopurua ia parekoa izan da: %53 gizonak dira, %45 emakumeak, eta %2 bestelakoak.<\/p>\n<div class=\"ezcol ezcol-one-half\">\n<p><center><a class=\"roll-button button-slider\" href=\"http:\/\/thinkingfadura.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/02\/thinkingFadura-TXOSTENA-web-2.pdf\">Aurreproiektua<\/a><\/center><\/div> <div class=\"ezcol ezcol-one-half ezcol-last\">\n<p><center><a class=\"roll-button button-slider\" href=\"http:\/\/thinkingfadura.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/02\/Anexo-2-Planos-de-las-soluciones-por-espacios.pdf\">Planoa guztiak<\/a><\/center><\/div><div class=\"ezcol-divider\"><\/div><\/p>\n<h3>Fadurako eraldatzea 10 espaziotan<\/h3>\n<p><strong>Ibaiko parkea<\/strong><br \/>\nParkeak leku paregabea eskaintzen du aisiarako jarduerak eta jarduera fisiko osasungarria egiteko naturarekin kontaktuan eta hirigunearekin eta Bolueko hezegunerarekin kohesionatuta. Diseinuan, yoga, taichi edo kalistenia bezalako diziplinak praktikatzeko zonak sartu dira.<\/p>\n<p><strong>Eraikin nagusia <\/strong><br \/>\nEraikin nagusirako aurreikusitako kirol-erabilerak eta erabilera sozialak gaur egungo berak dira. Hobekuntza esanguratsuak egingo dira erosotasunari, mantentzeari eta eraikinerako sarrerari dagokionean.<\/p>\n<p><strong>Kanpoko igerilekuak<\/strong><br \/>\nKanpoko igerilekuetako berdegunea eta itzaleko espazioak handitzea aurreikusten da, haur-jolasak hobetzea edo askaldegia jartzea, besteak beste.<\/p>\n<p><strong>Udal-estadioa <\/strong><br \/>\nEgungo futbol-zelaian, harmailak eta tribunak birgaitzea eta handitzea aurreikusten da; modu horretan, gutxienez 6.000 lagunentzako lekua prestatuko da.<\/p>\n<p><strong>Parkerako irisgarritasuna, segurtasuna eta babesa <\/strong><br \/>\nAurreproiektuaren proposamen orokorrean egungo hesia kentzea eta kirol-instalazio ezberdinen mugan hobekuntzak egitea aurreikusten da. Parkerako bost sarrera berri jarriko dira, segurtasun-plan integrala eta mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko neurriak ezartzearekin batera.<\/p>\n<p><strong>Pilotalekuen eraikina<\/strong><br \/>\nProposaturiko ekimenen bitartez, eraikinaren egitura birgaitu nahi da, espazioen barrualdea berriz banatu eta aldagelak eta komunak egokitu.<\/p>\n<p><strong>Atletismoa, belodromoa, errugbia, hockeya eta erabilera anitzak<\/strong><br \/>\nInstalazioek muga berriak izango dituzte parke publikotik bereizteko.Aldi berean, harmailen egungo eraikina handituko da, sarreren kontrola eta planteatutako erabilera berrientzako espazioa egokituz. Halaber, kanpoko hockey-ko pistan harmaila berriak egitea aurreikusten da.<\/p>\n<p><strong>Tenis eta padel pistak<\/strong><br \/>\nEspazio honetan, estalitako instalazio berri bat egongo da tenis kantxetarako eta padeleko pista berrietarako; halaber, aldagelak, komunak eta biltegiak egongo dira. Estaltzeari esker, estali gabeko padel eta tenis pistak erabiltzeko egungo orduak bikoiztu ahal izango dira.<\/p>\n<p><strong>Garagardotegia, herri kirolak eta sarrera <\/strong><br \/>\nGaragardotegi berria zentro sozial bilakatuko da. Diseinuan, gainera, estali gabeko espazio berri bat aurreikusten da kirola egiteko, herri kiroletarako pabiloi berria eta parke publikorako aurreikusitako sarrera nagusietariko bat. Modu berean, aurreproiektuan estali gabeko kantxak agertzen dira kirol anitzerako, petankarako jolas-eremua eta haurrentzako jolas-eremua.<br \/>\n<strong>Bolueko futbol-zelaiak<\/strong><br \/>\nEstalitako zona berriak jarri nahi dira Bolue 2an, harmaila berriak Bolue 1ean, eta Bolue 3ko aldagelak handitu eta egokitu nahi dira.<\/p>\n<p align=\"center\"><iframe loading=\"lazy\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/CUScP8ryHnE\" width=\"560\" height=\"315\" frameborder=\"0\" allowfullscreen=\"allowfullscreen\"><\/iframe><\/p>\n<h3>Hurrengo urratsak<\/h3>\n<p>Laster hirugarren fasea abian jarriko da, kirol-parke berriaren aurreproiektuan deskribaturiko lehen lanei ekiteko. Horrez gain, lan-taldeak abian jarriko dira parkearen nahiz kirol-ekipamenduen kudeaketa eta gobernantza hobetzearren. Taldea Getxo Kirolak-eko langileek eta instalazioen erabiltzaile gisa duten esperientziaren berri eman nahi duten herritarrek osatuko dute.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Fadurako egungo Udal Kirol Hiria Gobela ibaiak zeharkatzen du, eta ibaiaren ibilgua eta alboko zonak zati ezberdinetan egokitzeko lanak egin ditu Uraren Euskal Agentziak (URA), uholdeak izateko arriskua murriztearren. Obra horiek direla-eta, aukera ederra izan dugu ingurune osoa nolakoa izatea nahi dugun berriz pentsatzeko eta inguru hori hobetzeko nahiz kirol-jarduera, bizi-kalitatea eta ohitura osasungarriak hartzea [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":111117,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_exactmetrics_skip_tracking":false,"_exactmetrics_sitenote_active":false,"_exactmetrics_sitenote_note":"","_exactmetrics_sitenote_category":0},"categories":[86],"tags":[93,96,58,90,18,44,97],"_links":{"self":[{"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/111115"}],"collection":[{"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=111115"}],"version-history":[{"count":2,"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/111115\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":111996,"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/111115\/revisions\/111996"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/111117"}],"wp:attachment":[{"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=111115"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=111115"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"http:\/\/thinkingfadura.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=111115"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}